BESTE LINK BATZUK

Euskadi.net

Eusko jaurlaritzak sortutako web orrialde bat da eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu, hala nola, enplegua bilatzeko laguntzak, dirulaguntzak, euskal herriko erakundeei buruzko informazioa, eguraldia, trafikoa…

Arraytxiki

Batetik, sortze eta garatze prozesu berezituak izan dituzten hainbat webguneren bilgune izateko bokazioarekin jaio da Arraytxiki. Bide honetan, webgune hauen guztien arteko retroelikadura edo trakzioa lantzea izango da Web Laborategiaren nagusietako bat. Bestetik, Euskal Herrian eta euskaraz IKT egitasmo berriak garatzeko Web Laborategia izan nahi du Arraytxiki bilguneak.


Jokoak

Euskal jokoak biltzen dituen web orrialde bat da. Bertan, bi motako jokoak aurki ditzakegu: flash jokoak, non betiko joko txikiak aurki ditzakegun, hala nola bubbles, bikoteak aurkitu… eta bestelakoak, non euskarazko gurutzegramak aurki ditzakegun.


Aupatu

Bloga, weba, herri egunkaria, egunkari orokorra, albiste gustukoenak, telebista edo irrati kateak, aldizkaria, lagunak etab. bultzatzeko, aupatzeko, modua da. Eduki interesgarrietarako estekak laburpen txiki batez lagunduta bidaltzeko aukera dago, eta erabiltzaileek zuk igorritakoak portadan egotea merezi duen erabakiko dute. Gainera, bidalitako edukien inguruko iritzia plazaratzeko bilgunea da.


Euskalterm

Terminologia banku publikoa da zeinek baimentzen digun termino ezberdinen bilaketa egitea. Gai ezberdinez zatituta dago eta gai berezi baten inguruko termino espezifiko bat aurki daiteke, esaterako, informatikaren inguruko zerbait aurkitu nahiko bagenu, informatika gaia jarri eta bilatu nahi dugun hitza idatzi behar dugu.


Euskaldunon gida

Euskaldunon Gida eta Posta Kodeak, euskaldunak elkar ezagutzeko eta harreman komertzial, administratibo, kultural eta profesionalak geure hizkuntzan bultzatzeko, tresna lagungarria da. Gidan, enpresa telefonikoen beste gidek ez duten hainbat informazio aurkitu ahal izango duzu: fax zenbakiak, posta elektroniko zein webguneen helbideak, Iparralde eta Hegoaldeko telefonoak...


Jalgi-Talki

Jalgi-Talki izeneko programa berri hau, guk ezagutzen dugun messenger izeneko programaren berdina da baina euskaraz. Link honen bidez, euskalerria.org orrialdeko Jalgi-Talki atalera pasako zara, non hitzez hitz esplikatua azaltzen den nola jarri zerbitzu hau martxan eta nola parekatu messenger izeneko programarekin.


LASTER MARKAK



Zertarako bildu.net?
  1. Zure laster-marka guztiak gune bakarrean gorde, eta edonondik eskuragarri izango duzu.
  2. Zure laster-markak guztiekin edo zure lagunekin elkarbanatu, edo pribatu mantentzeko aukera duzu
  3. .Zure laster-markak ordenatuta mantendu ahal izateko, etiketak erabiliz sailkatu ditzakezu
Bildu.net